Gure Ikastetxea

Escolapios ikastetxea Kristau Eskola sarean dagoen ikastetxea da. Hiriko ekialdean kokatzen da, Salburuako auzo ondoan. 50 urteko ibilbide luzea dugu hiri honetan, ospea eta aitortza lortu dugularik. Hau guztia, ikasleen hezkuntza integrala goiburu, berezko pedagogi zein hezkuntza estiloa ezarriz eta kirol eta aisialdi eskaintza berezia eskainiz lortu da.

Ikastetxeko hezkuntza eskaintza HH-ko lehenengo zikloan hasi (2 urtetatik aurrera) eta DBH-ko 4º mailan amaitzen da. Honetaz gain, ZIG (Zeregin Ikaskuntzarako Gela) eskaintzen da 16 urtetik gorako hezkuntza premia berezia duten ikasleentzat. Goizeko zerbitzua (7:45etatik aurrera) zainketa orduak adinka banaturik duena eta jantokiko zerbitzua eskaintzen da. Gure eskaintza, antolatzen diren eskolaz kanpoko hezkuntza eta kirol (Calasanz Kirol Elkartea) zein Aisialdi Taldeko (Calasanz kideak) ekintza anitzekin osatzen da.

Ikastetxetik konpetentzietan oinarriturik dagoen ikasle profila landu dugu. Honen helburua, pertsona konpetenteak eta beraien ingurunearekin konprometituak lortzea izango da. Horretarako, solidaritatea, justizia, bakea oinarri, besteen sufrimendua aintzat hartuko duen esperientzia esanguratsuen ibilbidea garatu beharko da gizarte eraldaketa lortuko bada.

Eskolapios ikastetxea, 4 hizkuntza ezberdin irakasten duen hezkuntza gune eleanitza da. Derrigorrezko Hezkuntza amaieran ikasleak berezko nahiz atzerriko hizkuntzetan lortu behar duen baliozko maila aintzat hartuz, hizkuntzok indar ezberdinez jorratuko dira.

Irakasgai gehienak euskaraz eskaintzen dira. Plastika LH-n eta Teknologia DBH-n aldiz, ingelesez. Oxford-eko gune aztertzailea izanik, DBH 4. mailako ikasle guztiek ziurtagiri ofiziala lor dezakete. Bestalde, DBH etapan frantsesa bigarren hizkuntza atzerritar gisa eskaintzen da.