Ikasleen onarpena

Ikasleak gure ikastetxean onartzeko Eusko Jaurlaritzak itunpeko ikastetxeentzako ezarritako araudia erabiltzen da (Dekretua eta Agindua). Gaur egun, ikastetxeko 2 urtekoen gelan matrikulatuta dauden ikasleek ez dute berriro eskatu behar ikastetxean jarraitzea, 3 urtekoen gelan tokia segurtatuta baitaukate.

HHrako plaza (2 urtetik 5 urtera) , LHrako edo DBHrako eskatu nahi baduzu, aurretiaz izena emateko eskaera-orria eskatu beharko duzu idazkaritzan, eta eskatzen diren dokumentuak bete eta entregatu. Hitzordua izateko deitu ezazu ikastetxera (945 284 000). Ezinbestekoa da ONARTZE ESKAINTZA OFIZIALA Hezkuntza Politika eta Kultura Sailak agindutako epean entregatzea. Eskaerak plazak baino gehiago izanez gero, Eusko Jaurlaritzak araututako onartze-irizpideak jarraituko dira.

Hau da Hezkuntza Sailak argitaratutako aginduan eskaerak aurkezteko eta ikasleak onartzeko epeak azaltzen den egutegia:

a) Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko: urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra arte.

b) Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: otsailaren 20a.

c) Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: martxoaren 1a.

d) Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: martxoaren 14ra arte.

e) Eskabideari uko egiteko: martxoaren 14ra arte.

f) Behin betiko zerrendak argitaratzeko: martxoaren 22a.

g) Bigarren eta hirugarren aukeren zerrendak argitaratzeko: apirilaren 11a.

h) Zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: apirilaren 23ra arte.

i) Datu estatistikoen grabazioa: apirilaren 19tik 26ra. Halaber, irailean, Hezkuntza Saileko Unitate Estatistikoek adierazten dieten epean, balidatu beharko dituzte aipatutako aplikazio informatikoan behin betiko matrikula datuak

Datu guzti horiek Eusko Jaurlaritzan baieztatzeko eskaera ofiziala hurrengo helbidean aurkituko duzue: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net