Orientabide saila

Nortzuk gara?

Diziplina anitzeko taldea gara, honako profesionalez osatua: psikologoa, Pedagogia Terapeutikoko irakasleak, Entzumena eta Mintzamena eta Psikomotrizitate Errefortzua, lantegi maisuak eta Hezkuntza Laguntzako Espezialistak. ESKOLA INKLUSIBOAREN aldeko apustua egiten dugu, gure ikasleen integrazio eta ikaste prozesuak erraztuz.

 

Zer egiten dugu?

  • Balorazio indibidualak.
  • Banakako arreta programak.
  • Egokitzapen ez esanguratsuak eta curriculumean sartzeko egokitzapenak.
  • Curriculum Egokitzapen Indibidualak (CEI).
  • Arreta zuzena Hezkuntza Premia Bereziak (HPB) dituzten ikasleentzat.
  • Hezkuntza errefortzua.
  • Gaitasunak garatzeko programa.
  • Egokimen proba kolektiboak.
  • Talde/gela eta kasu indibidualen jarraipena.
  • Ikasleekin banakako bilerak.
  • Orientazioa familientzat eta gure eskolako irakasleentzat.

Nola egiten dugu lan?

Hezkuntza Premia Bereziak zein eskolatze-aldian zailtasunak dituzten ikasleekin hartzen diren neurriak Orientazio Sailak aztertzen ditu, eta Irakasle Taldearekin batera adosten eta martxan jartzen dira.

Gure ikasleen beharrei erantzuna emateko, kanpo-erakundeen espezialistekin kolaborazioan eta koordinazioan lan egiten dugu: psikologoak, psikiatrak, psikopedagogoak, logopedak, fisioterapeutak, psikomotrizistak, terapeutak, etab.; eta elkarteen eta entitateen bermea dugu: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila (Berritzegune), Arabako Foru Aldundiko Arreta Goiztiarra Zerbitzua, Ikusteko urritasunak dituzten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegia (IBT), Haurren Osasun Mentalerako Zentroa (Osasunaren Euskal Zerbitzua), Osasun Mentalerako zentro pribatu eta publikoak, etab.

 

Zerk bereizten gaitu?

  • Gure hezkuntza eskaintza 1-21 urte bitartean (HPB)
    • Haur Hezkuntzako Lehenengo Zikloa: 1 – 3 urte.
    • Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa: 3 – 6 urte.
    • Derrigorrezko Lehengo Hezkuntza: 6-12 urte.
    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 – 16 urte.
    • Zereginen Ikaskuntzarako Gela (ZIG): 16 – 21 urte.
  • Gure baliabideak:
    • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Laguntza Gelak.
    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Laguntza Gelak.
    • Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Programak (HBSP).
    • Zereginen Ikaskuntzarako Gela (ZIG): Blog http://aatescolapios.blogspot.com.es
      • Lehenengo zikloa: Oinarrizko Trebetasunak.
        • Lanerako Orientazioa
        • Autonomia pertsonala
        • Gizarte trebetasunak
        • Komunikazioa eta mintzaira
      • Bigarren zikloa: Trebetasun Espezifikoak.
        • Lorezaintza eta baratzezaintza
        • Lanerako formazioa eta orientazioa
        • Autonomia pertsonaleak eta komunikazioan sakontzea
    • Barria: aterpe eskolapioko instalazioak (espazio irekiak, negutegia, etab.).
    • Psikomotrizitate Gela: Psikomotrizitate erlazionala (Haur Hezkuntza y Lehen Hezkuntzako 1go zikloa).
    • Zentzumen-estimulazio Programa.
    • Aquaterapia tailerra.
    • Sukaldaritza tailerra.
    • Eskola Komunitatea Sentsibilizatzeko Programa (ikasle, irakasle eta familia)
    • TO2KBMOS.
    • Eskolaz kanpoko eta kirol jarduerak.
    • Aisialdi Taldeak.