Eskolan hastea oso pauso garrantzitsua da haurrentzako, aldaketa handia suposatzen dio testuinguru ezagun batetik beste giro arrotz batera pasatzen delako. Gurasoekin gertatzen den banaketa gainditu beharko du umeak eta hau era egokian lortzea oso garrantzitsua da gerora eskolan egongo den denborarako. Beraz hezitzaile eta gurasoek oso paper garrantzitsua daukagu prozesu honetan. Sentimenduak adierazten ez duten umeak sentsibilitate handiagoa izango dute eta sintoma fisiologikoak ere (botaka, loaren nahasteak, beherakoa, jaetko gogo eza…) Baina lasai, garrantzitsuena da haur bakoitzak bere sentimenduak adieraztea. Egunetik egunera, onartze seinaleak ematen joango dira, interesa begirada, begirada konplizeak, irribarre bat… seinale onak jasaten ari den aldaketan.
Noiz esan dezakegu ume bat egokituta dagoela? Negar egiten ez duenean? Ez, ezin dugu dena negarrean laburbildu. Garrantzitsuagoa izango da eskolan nolako jarrera azaltzen duen, irekita dagoen, afektuzko komunikazioa onartzen duen, esperientziak elkar trukatzen dituen edo seguru sentitzen den hezitzaileekin.
Iruzkin berriak