Gaur goizean ikasle, irakasle eta familia batzuk elkartu gara Judimendi parkean Bakearen aldeko ekitaldia ospatzeko. Ikasleek diseinatutako pankarta originalenak, artistikoenak, partekatuenak eta kontzientziatzaileenak saritu ditugu, eta bozketaren emaitza ere eman genuen aurten hautagai ziren lau Nobel zaridunen artean.

Baina, batez ere, mezu bat bidali nahi izan diogu munduari, denek jakin dezaten bakea beharrezkoa eta ezinbestekoa dela dena hobera aldatzea nahi badugu.

Aviso Legal - Política de privacidad