Gure DBHko 1goko ikaskide Markel, gaixotasun larri batek eraman egin digu. Aurrera egiteko eta zailtasuna gainditzeko kemena eredugarri mantendu du urteetan zehar, eta larunbatean joan egin zitzaigun. Sentitzen dugun mina handia da, handia bait da ere ikaskideek, irakasleek, eta familiak berarekin konpartitu dugun maitasuna. Eskerrak ematera gonbidatzen zaituztegu bere eragin onagatik gure bizitzetan, hainbat eta hainbat momentu onengatik. Elkar laguntzen eta kontsolatzen ere ahalegin dezagun hitz egokiak bilatuz, argia ematen dutenak, emandako eta hartutako maitasuna inoiz hilko ez dala gogoratzen digutenak.

%d bloggers like this: