Aurten ere Jose de Calasanz izan dugu gogoan azaroaren azken astean. Jardueraz gainezka egon dira egun hauek:

Eukaristiak ospatu ditugu kurtso guztietan, eta horietan gogoratu dugu Calasanzek mundua aldatu nahi izan zuela  txikienengandik hurbil egonez.

Zenbait klasetan hitzaldiak jaso dituzte gure ikastetxeko eskolapioak hobeto ezagutzeko, begirale eta entrenatzaile boluntarioen esperientzia entzuteko, Ceutako CETI batean auzolandegi bat ezagutzeko, Itaka fundazioa eta haren proiektuak hobeto ezagutzeko, Nikaraguako lankide baten esperientzia entzuteko, AATeko ikasleen egunerokotasuna ezagutzeko edo komunitatea hobeto ezagutzeko.

Horretaz gain, une ludikoak ere izan ziren, hala nola patioetako lehen hezkuntzako txapelketak (bigarren hezkuntzako arbitratuak), DBHko ikasleek lehen hezkuntzako eta haurrentzako prestatu zituzten jolasak, guraso-elkarteko txokolatada, etab.

Eta ostiralean gure egun handiarekin itxi genuen astea. Ostiralean barraka, puzgarri eta tailerren eguna izan zen, ikasle vs irakasle partida, DBHko gynkana, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat Calasanz Kideak antolatutako tailerrak, arratsaldean meza eta gaztainada.

Laburbilduz, gauza pila bat aste berezi honetan. Baina, zalantzarik gabe, bereziena da beti Calasanzi pixka bat gehiago hurbiltzea, txikienekiko zuen eskuzabaltasunaz eta enpatiaz gozatzea eta ulertzea mundua hezkuntzaren bidez aldatzeko lana guztion lana dela eta zaindu egin behar dugula.

Aviso Legal - Política de privacidad