Ikastetxeko berriak
mAsqArTe en Dulantzi
Exposición de mAsqArTe en Dulantzi Gure 1. Zikloko AATko neska mutilek sorpresa handia eman digute beraien arte erakusketarekin. Pasa den maiatzak 13an, Alegria-Dulantzin aurkeztu zuten kultur etxean urtean zehar egin dituzten arte lanak. Marrazkiak, hiru...
mAsqArTe en Dulantzi
Exposición de mAsqArTe en Dulantzi Gure 1. Zikloko AATko neska mutilek sorpresa handia eman digute beraien arte erakusketarekin. Pasa den maiatzak 13an, Alegria-Dulantzin aurkeztu zuten kultur etxean urtean zehar egin dituzten arte lanak. Marrazkiak, hiru...
mAsqArTe en Dulantzi
Exposición de mAsqArTe en Dulantzi Gure 1. Zikloko AATko neska mutilek sorpresa handia eman digute beraien arte erakusketarekin. Pasa den maiatzak 13an, Alegria-Dulantzin aurkeztu zuten kultur etxean urtean zehar egin dituzten arte lanak. Marrazkiak, hiru...
SAREAN LANEAN | Talde lanak dakarren aberastasuna
Emaus Eskolapioen ikastetxe-sareak (18) aberastasun handia ematen dio sare hori osatzen duten ikastetxe bakoitzari. Ikastetxeen arteko interakzioa, Suma eta Sigue proiektuari esker etengabeko prestakuntzan dagoen pedagogia berritzailea bultzatzea, hezkuntza-proiektu...
EUSKARA BULTZATZEN | EUSKAL IDAZLEAK ESKOLAN
Ostiraleko 12an ikastetxean bisita berezi bat izan genuen, Migel Angel Mintegi, idazle euskalduna , gipuzkoarra. Berak 14 liburu ditu argitaratuak eta uda honetan aterako du beste berri bat. 1. DBH ko ikasleek berak egindako liburu bat irakurrita geneukan eta...
Martxoak 8 tailerrak
Gure DBHko 4go mailaren ikasle batzuk Martxoak 8 eguna dela eta, tailer batzuk antolatu dituzte gelaz gela sentsibilizatzeko feminismoari buruz. DBHko tailerrak ikasleen partaidetzarekin gure eguneroko egoera matxistei buruz aztertu dira, eta feminismoaren kontzeptu...
T2KBMOS | Denak desberdinak gara
Egun hauetan, TO2KBMOS kanpaina egiten ari gara gure ikastetxean, hezkuntza-komunitate osoa, batez ere gure ikasleak, desberdintasunen errespetuaz senstsibilatzeko eta gure mugez eta indarguneez kontzientziatzeko. Horretarako, hainbat jarduera egiten dira ikastetxeko...
3DBH | Matematika tailerra
DBHko 3. mailan, irakaskuntza partekatuko orduak aprobetxatzen ditugu tailer txikietan matematikaren ulermenean sakontzeko. Hemen dituzue kuisenaire erregletekin zenbakien propietateak frogatzen, gero aljebra kasu konplexuetara estrapolatu ahal izateko.
ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK | 20-21 Ikasturtea
Hurrengo ikasturterako, 2020 - 2021, eskolaz kanpoko jardueren eskaintza webgune honetan eskegi ditugun PDFtan eskuragarri daukazue EKJ eskaintza GastelaniazEKJ eskaintza Euskara
AAT | Elkartasuna coronavirusaren aurrean
AATko ikasleek Barrian landatzen dituzten barazkiak eta hango oiloen arrautzak gurutze gorriari eman dizkiote behar handiak dituzten pertsonen artean banatu dezaten
HAURREN MINBIZIA | Zuen borrokaren alde jolastokian
Gaur jolastokira atera gara haurren minbiziaren nazioarteko egunaren alde egiteko. Gure lankide Markel gogoratzeko testu bat irakurri dugu, eta harekin batera, gaixotasun honen aurka borrokan ari diren hainbeste neska-mutil.
BAKEA 2020 | Judimendi parkean bakearen alde abesten
Gaur goizean ikasle, irakasle eta familia batzuk elkartu gara Judimendi parkean Bakearen aldeko ekitaldia ospatzeko. Ikasleek diseinatutako pankarta originalenak, artistikoenak, partekatuenak eta kontzientziatzaileenak saritu ditugu, eta bozketaren emaitza ere eman...
BISITA PASTORALA| JUAN CARLOS ELIZALDE GURE ESKOLA IKUSTERA ETORRI DA
Joan den urtarrilaren 7an, asteartean, Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainaren bisita jaso genuen, Ekialdeko Artzapezpikutzara egindako bisita pastoralaren barruan. Presentzia-taldeko kide batzuekin hitz egin ondoren, Eskola Pastoraltzako Taldearekin hitz egin ahal...
CALASANZ | Oso aste berezia
Aurten ere Jose de Calasanz izan dugu gogoan azaroaren azken astean. Jardueraz gainezka egon dira egun hauek: Eukaristiak ospatu ditugu kurtso guztietan, eta horietan gogoratu dugu Calasanzek mundua aldatu nahi izan zuela txikienengandik hurbil egonez. Zenbait...
A25 | BAI esaten diogu indarkeriarik gabeko gizarteari
Azaroaren 25ean emakumeen kontrako indarkeriaren kanpainaren alde, ikasle eta irakasleok,atsedenaldira gure borobil moreekin atera ginen. Honela, indarkeria kasu guztiak salatu nahi ditugu, indarkaeria pairatzen duten emakume eta haien seme-alabei haiekin gaudela esan...
IKERTU MIKERTU | Ikertu, ezagutu eta ikasi
2 urteko geletako irakasleak saio berezi batzuk prestatu dituzte erabiltzen duten metodologia ezagutarazteko familiei. Tailer hauetan urte bateko umeak harzten dute parte. Fisikoki eta kognitiboki egokiak diren espazioak sortu dituzte, umeen zentzumenak estimulatzen...
#KongokoErritmora | Mila esker
Dakizuen bezala 18-19 ikasturtean gure elkartasun kanpaina Kongoren alde izan zen. Guztira, kanpainian parte hartu genuen 11 herrialdetan dauzkagun 73 eskolen artean, 223.390,63 € hango proiektuak sustatzeko. Eskerrak emateko bideo bat egin dute eskola desberdinetako...
HH1 | 2 URTEKO EGOKITZAPENA
Eskolan hastea oso pauso garrantzitsua da haurrentzako, aldaketa handia suposatzen dio testuinguru ezagun batetik beste giro arrotz batera pasatzen delako. Gurasoekin gertatzen den banaketa gainditu beharko du umeak eta hau era egokian lortzea oso...
19-20 IKASTURTEA | READY, STEADY… GO!
19-20 ikasturtea hasi da! Joandako astean gure ikasle maiteak agurtu genituen haien lehen eskola egunean, baietz, oporretan gustora geundela, baina egia esan azkenaldian pixka bat faltan bota ditugu.Ikasturte polit bat daukagu aurretik, guk gure ikasleekin...
JUAN MARI | MILA ESKER LAGUN
Igandean gure Juan Mari maitea joan egin zitzaigun. Escolapioen familiak tristura handiz esan dio agur Juan Mariri. Gure Juan Mari munduko leku askotan bere bihotzaren zatitxoak utzita joan egin da: Brasil, Bolivia, Venezuela, iruña, Bilbo,...
ONE TO ONE | Ikasturte oso bat proiektuarekin
Dagoeneko 18 - 19 ikastaroa amaitu da, eta honekin batera One to One proiektuaren lehen urtea. Ikasteko eta egokitzeko urtea izan da ikasleentzat, ikasteko modu berri honek gainditu beharreko erronka berriak planteatzen dizkio umeari. Irakasleentzako aukera zabala...
IKERTU MIKERTU | Zaintzen ikasten
LHko andereñoak laguntzaile apartak izan dituzte proiektu polit honetan. Izan ere, AATko ikasleak izan dira haien jakituria txikiekin elkarbanatu dutenek. Loreak eta landareak landatzen eta zaintzen irakatsi diete eta aurrerantzean gure ikasle txikiek...
#PIARISTEXCHANGE | II. Edition
Gaur bukatu da gure hungariar elkartrukaketaren bigarren edizioa. Bi aste izan dira guztira elkarrekin, lehenengo Vác hiri hungariarran eta gero hemen, Gasteizen. Gure ikasleak gauza mordoa ikasi dituzte experientzia honi esker, lagun berriak...
2. DBH | Kristalizazio txapelketa
Maitzan 2. mailako ikasleek EHUk antolatzen duen kristalizazio txapelketan parte hartu dute. Fisika eta kimikako ikasgaian, Javi eta Amagoyarekin, maketa bat prestatu dute eta txapelketara aurkeztu dute aurtengo leloaren izenpean, "Zure Eskuetan". Honekin munduko...
4. DBH | PISA FOR SCHOOL
Maiatzak 16an 2003an jaiotako ikasle guztiek PISA froga (pisa for schools) egin zuten, froga hau gure eskolak sustatzen duen hobekuntza jarraituaren eta barne ebaluaketaren prozesuaren atal bat da.PISA froga OCDE-k nazioarteko mailan kudeatzen...
HAUR MINBIZIDUNEN NAZIOARTEKO EGUNA | Zuekin gaude!
Ostiralean gure indarra bidali genien behar duten ume guztiei, gainera gure laguna Markel gogoratu genuen maitasun handiz.
T2KBMOS | Ikastetxe desberdin, bateratzaile eta abegikor batengatik
Gaur TO2KBMOS asteari hasiera ematen diogu. Ikasturte honetan DBHko 4. mailako hainbat ikasle kanpainaren aurkezpen bideoa egin dute. Haiek ekimena hartu dute eta Orientazio Taldetik haien inplikazioa eskertu nahi dugu.Gainera, kanpainan erabiliko den logoa abenduaren...
Xake tailerra | Pentsatzen ere ikasi daiteke
LHko 3. eta 4. ikasturteetan xake tailer bat egiten hasi gara aurten. "Ikasten ikasteko" eta "Pentsatzen ikasteko" trebeziak hobetzeko tresna dela uste dugu eta.Xakea aukeratu genuen ekintza dibertigarria delako, jolas bat alegia, baina arrazoinamendu...
BAKEA | 2019 kanpaina
Bakearen nazioarteko eguna dela eta (urtarrilaren 30ean, Gandhiren heriotzaren urteurrena) ikastetxean bakearen aldeko astea ospatzen dugu. Aste berezia dugu eta beraz, zuen seme-alabekin gatazkak irudimena eta burua erabiliz, era baketsu batean konpon...
Calasanz Kideak | Denbora librea baino askoz gehiago
Gure eskolako oinarrietako bat Calsanz kideen taldeak dira. Denbora libreko taldeak dira eta bilerak, irteerak eta kanpaketak egiten ditugu. Baina batez ere hasten eta ikasten jarraitzeko lekua da. Giro kristauan garatzen ditugu gure ekintzak, Jesus dugu eredu bezala....
EGUBERRI ON | Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu
Gabonak heldu dira, oso egun bereziak. Egun hauek zoriontsuak izan daitezen opa dizuegu, gabonetako espiritua jaso, jaioberri den Jesusena, eta ez galdu aukera behar duenari zure alaitasuna, irribarrea eta maitasuna zabaltzeko. Laster arte! ...
MATEMATIKA | Modu desberdinean ikasten
Gure eskolan metologia berrien alde egiten dugu. Esate baterako matematikan LHko lehen zikloan material manipulatiboak erabiltzen dituzte ikasgaiaren ulermena hobetzeko, honen bidez kalkuloa eta arrazoi logiko/matematikoa indartzen dute.
PSIKOMOTRIZITATEA | Saltoka hazten
Eskolara sartu bezain laster, gure umeak psikomotrizitatearekin hasten dira. Psikomotrizitatearen praktikak haurrei norbanako gisa garatzen laguntzen die, modu globalean garatzen-maila kognitibo, motor eta afektiboan-, eta bat dator ate irekiko gure...
SUMAYSIGUE | Kataluinako lagunak etorri zaizkigu
Kataluinako Escola Pia ikastetxeetatik bisitan etorri zaizkigu zenbait irakasle gure Haur Hezkuntzako proiektua ezagutzeko. Oso esperientzia polita da guztiok batera ikastea eta aurrera egitea.
5. LH | Gatxagak ezagutzen
5. mailako ikasleak Añanako Gatxagak ezagutu dituzte, Arabako altxor bat, bisita interesgarri honetan leku historiko hau hobetu ezagutu dute, 6500 urtez gatz iturria izan den lekua.
4.DBH | Elkarbizitzak Barrian
Hiru egun eman ditugu gure Errotazarrako aterpean. Barkamena, elkartasuna eta begiradari buruz hitzegin dugu. Gure iragana aztertuy ondoren amesten dugun etorkizuna marraztu dugu eta guzti hau Jesusen eskutik. "Sinestea ez al da bihotzaren ahotza...
goian bego
Gure DBHko 1goko ikaskide Markel, gaixotasun larri batek eraman egin digu. Aurrera egiteko eta zailtasuna gainditzeko kemena eredugarri mantendu du urteetan zehar, eta larunbatean joan egin zitzaigun. Sentitzen dugun mina handia da, handia bait da ere ikaskideek,...
Calasanz Kideak| Kurtso berri baten hasiera
Pasatako asteburuan, Calasanz Kideen taldeak kurtsoari hasiera eman diote Barrian Pausoa izeneko ekitaldian. Ekitaldi honetan taldeek etapa aldatzen dute eta haien begirale berriak ezagutzen dituzte. Asteburu polita izan genuen guztiok elkarrekin, aurretik...
Antonio Lezaun
Gasteizen bizi izandako Antonio Lezaun joan egin zaigu. Eskolapioen alde lanean bizitza osoa eman eta gero utzi gaitu, Chilen, Madrilen, Tolosan, Orendainen eta Gasteizen beste batzuen artean egin zuen lan Antoniok. Gurean bere giza kalitatearen eta...
1.DBH| Barnetegia Zuhatzan
1.DBHko ikasleak Zuhatzara joan dira, irlan haien Euskara indartzeko aukera izango dute baita haien harteko adiskidetasun harremanak sendotzeko. Oso bizipen polita bai ikasle bai irakasleentzako.
Berriz eskolara
Oporrak bukatu dira eta ikasturte berri bat hastear dago! Kurtso berria energia eta ilusioz beterik jartzen dugu martxan. Aurten ere gauza pilo bat ikasteko eta bizipenak elkar banatzeko asmoz hasten dugu, guztion artean; ikasle, familia, irakasle... urte...
4. DBH| Go To Africa
4. DBHko ikasleek antzeslan musikal berezi bat prestatu dute urte honetan zehar Erlijioko ikasgairen proiektu bezala. Haiek prestatu dute obra honen gidoia, bertan gaur egun hain larria den etorkinen eta errefuxiatuen gaia jorratzen da. Pertsonaia nagusia...
2 URTE | Eskuak orean
Bi urtekoek irina eta ogi birrinduarekin jolasten eman dute goiza, arrasteluak eta inbutuak erabiliz. Primeran pasatu dute eta ziur aski errepikatzeko gogoarekin geratu dira.
EAU 2018| Zorionak Iñigo! Arabako notarik hoberena
Gure ikasle ohia eta saskibaloiko entrenatzailea Iñigo Ruizek, aurtengo EAUko notarik altuena atera du. Froga antzinako selektibitatearen ordezkoa da eta El Correo egunkarian jaso duten elkarrizketa batean Iñigok azterketa egin eta gero dituen sentzazioak...
AG21| Forua Villasuson
AG21 proiektuan gure ikastetxearen izenean foruetan parte hartu duten ikasleak alkatearekin eta udaleko beste ordezkari batzuekin bilera izan zuten Villasuson. Azken foru honetan urtean zehar egindako lana aurkeztu eta eztabaidatu zen.
5 URTE| Artistak!
Pasa den ostiralean, maiatzak 25, 5 urteetako umeen familiek "un cuento loco" antzeztu zuten. Eskerrik asko, artista galantak zaretelako!
1. EPO| Gure hiriko altxorrak ezagutzen
1. LHko ikasleak gure hiriko puntu berezienetarikoa ezagutu zuten joandako astean, Santa Mariako katedrala.
AAT | Abentura Menorkan
Famatuak egingo zaizkigu! Menorkan dauzkagu AATko ikasleak. Urtean zehar zirko ikuskizun bat prestatu dute eta honi esker irlara joan dira berdina landu duten beste talde batzuekin egoteko. Egunkarian atera dituzte ere!! #AATrekin+ Jarraitu haien pausoak...
HAUR HEKUNTZA | Goazen Liliputera
Astelehenenean, Haur Hezkuntzako neska mutilak antzerkira joan ginen! Bertan, Liliput antzerki lana ikusi genuen eta primeran pasatu genuen parte hartzeko aukera ere izan genuelako.
2.DBH | Kristalizazio txapelketa
2.DBHko ikasleak EHUk antolatzen duen kristalizazio txapelketan hartu du parte aurten ere. Azken asteetan maketa bat prestatzen egon dira kimikako ikasgaian. Nahiz eta saririk ez duten lortu harro gaude gure zientzialari gazteetaz. Maketa ikusi nahi...
2. DBH | English week in Tossa
2.DBHko ikasleak Tossara joan ziren aste batez irakasle irlandarrekin Cala Llevadó kanpinera. Aste horretan zehar mota askotako ekintzak egin zituzten, guztiak ingelesez: Kirol ekintzak, tailerrak, antzerkiak, bisitak… Aste dibertigarri eta baliotsua gure...
3. DBH| Asturias ene herri maitatua
3. DBHko ikasleak Asturiasera joan ziren pasatako astean. Bidaia honetan Sellako jaitsiera, espeleologia, surf eta Tito Bustilloren kobazulo famatua bisitatzeko aukera izan zuten.
EUSKARAREN ASTEA| Ahoz bizi eta belarri prest
Oporretan joan baino lehen euskararen astea ospatu genuen ikastetxean. Astelehenean hasiera eman genion ekitaldi berezi batekin eta ostiralean amaiera dantza, abesti, danborrada eta hamaiketako txapeldunarekin... txoripanak!. Astean zehar ekitaldi hauek...
AG 21| Kontsumo arduratsuaren inguruko forua
Gure LH eta DBHko ikasleek kontsumo arduratsuaren inguruan ospatu zen foruan parte hartu dute, ekitaldi hau Agenda 21 programak sustatzen du eta urtero bezala gure ikastetxeko neska mutilak eskolan landutako proposamenak eta aurrezpen neurriak aurkeztu eta...
2. LH| Gilarteko baserria
2.LHko ikasleak Gilarten egon ziren abeltzaintzari buruzko gauzak ikasten. Baserrian aurki daitezkeen animaliak gertutik ikusi zituzten eta haien zaindariak animaliak behar dituzten zaintza, elikagai eta abarren berri eman ziguten. Oso egun polita izan...
IPUINAREN ASTEA | Guraso ipuin kontalariak
Guk ere ospatzen dugu ipuinaren astea eta Haur Hezkuntzan gurasoak geletan sartu dira ipuin kontalari gisa.
2 URTE | Frutarekin jolasean
Etxetik ekarritako fruta desberdinekin jolasten eman dute eguna 2 urtekoek eta primeran pasatu dute! Burruntziak ere asmatu dituzte banana, marrubiak, madaria eta sagarra era dibertiago batean jateko. Errepikatzeko modukoa!
Elkartasun kanpainaren aldeko kontzertua: Elh Malick
BASKONIA | Ilimane Diop eta Ivan Martinez ikastetxera etorri ziren
Oporrak baino lehenagoko astean Baskoniako bi jokalari, Diop eta Martinez, ikastetxera etorri ziren. Haien bisita berezia izan zen Ilimane Diop senegaldarra delako, beraz, gure ikasleak bere herrialdeari buruz galdetzeko aukera izan zuten, gure aurtengo...
AMUKA 2018 | Elkartasun Bingoa
Urtero bezala, elkartasun kanpainari amaiera eman genion elkartasun bingoarekin. Hortaz aparte, postre txapelketa, umeentzako jolasak eta merkatua ere izan genituen arratsaldean. Igandean azkenik saskibaloi elkartasun txapelketa jokatu zen. Dean den,...
LH | English theatre
Joandako ostiralean lehen hezkuntzako neska-mutilek ingeleseko antzerkietaz gozatzeko parada izan zuten, "The time machine" eta "The teeth, the mouse and the monster" izan ziren. They were so funny!
AAT AZOKA | Ez galdu aukera hau
Datorren asteartean, martxoak 27, ZIG-2 ko ikasleok barazki azoka bat egingo dugu, non barazkiak, arraultzak eta loreak aurki ditzazun. Anima zaitezte eta parte hartu!
#SENEGALEKOALTXORRA | Senegaleko ikurrina erraldoia
Atzo ikastetxeko ikasle eta irakasle guztiak, Badou perkusio talde senegaldarrarekin batera, Senegaleko ikurrina erraldoia osatu genuen patioan urrutitik ere ikus zitzaten. Ez zitzaigun gaizki geratu ezta?
#SENEGALEKOALTXORRA | Dantzan erritmo sengaldarrekin
Gure ikasleak Badou perkusio talde sengaldarraren erritmora dantzatzen. Honela kanpaina honetan lagunduko dugun herrialdearen kultura gerturatu nahi diegu gure ikasleei.
4.DBH | IRSE ezagutzen
4.DBHko IAEEko ikasleak gizarte integrazioa sustazten duen enpresa bat bisitatu egin dute. IRSE enpresa ezagutu dute gertutik, haren buruzagiaren eskutik, Jorge, Amaya digital enpresaren arduraduna.
2 URTE | Experimentu gelatinosoa
Zapore desberdinetako gelatinekin esperimentatu dute! Bi urtekoak gelatina desberdinekin jolastu dira eta primeran pasatu dute. Dastatu eta guzti egin dute! Ze goxo!
1. DBH | Luma eta papera berriz
DBHko 1.mailakoak artxibo historikora joan gara. Hor Idazkeraren historia hausnartu ondoren euskarri edo idaz-tresnak ezberdinak ezagutu eta erabili izan ditugu. Gero, artxiboko altxorrak ezagutu dugu, eta zahar-berritzaile baten lana ere bai....
2. DBH | 3D taula periodikoa
2. DBHko ikasleak 3D taula periodikoa sortu dute. Honela, elementuak ikasiko dituzte baina modu desberdinean. Gainera emaitza oso polita eta ikusgarria da!
1. LH | Musikaz beteriko goiza
1.LHko ikasleak Ibaiondora joan dira kontzertu bat entzutera.
#SENEGALEKOALTXORRA | Oskarrek Sokonera hurbildu gaitu
Gaur Oscarrek Senegali buruz hitzegin die gure ikasleei. Urte batez bizi izan zenez han, Sokonen konkretuki, ondo ezagutzen du herrialde horrek pairatzen ari den egoera, bereziki umeei dagokiona. Honela gogorarazi digu zein garrantzitsua izan daitekeen gure laguntza.
LH | PLANETARIOA
Joandako ostegunean LHko zenbait klase areto nagusian jarritako planetariotik pasatu ziren. Han unibertsoa eta konstelazioak hobeto ezagutzeko aukera izan zuten.
3. LH| Lapbooks
3. LHko ikasleak Lapbookak egin dituzte klasean. Landutako guztia aurkezteko teknika bisual eta interesgarria da. Ikus itzazue argazkiak...
ELKARTASUN BOKATA| Senegaleko altxorraren bila
Asteazken honetan lehen elkartasunaren bokata ospatu genuen, ekintza hau errepikatuko dugu hurrengo bi asteazkenetan. Animatu zaitez! Senegalen alde da eta. #SenegalekoAltxorra
2. LH | Bagoaz kontzertura
LHko ikasleak ertzaintzaren musika bandarekin dantzan egon ziren. Bideoan ikusten duzuenez musika eta dantza berrienak ere dituzte haien errepertorioan.
1 DBH| Artez blai Artiumen
1.DBHkoak Artium bisitatzera joan dira, gure hiriko museoan, eraikinak eskaintzen duen erakusketa finkoaz gozatu dute.
ELKARTASUN KANPAINA| Senegaleko altxorra
Atzo hasiera eman genion aurtengo elkartasun kanpainari, kasu honetan Senegalen dauden 5 barnetegientzako mantentzea eta heziketa kalitatea hobetzeko laguntza eman nahi diegu. Calasanz kideetako Aurreko 1 taldeko ikasleak (3.DBH) kanpaina aurkeztu zuten ikastetxe...
T2KBMOS| Ikastetxean DENOK daukagu lekua
Kurtso guztietan ekintzaren bat egin genuen dibertsitate funtzionalarekin zerikusia daukaten gaiak jorratzeko. Izan ere, gure eskolako ikasle eta irakasleak jende guztia onartu eta zaindu dezaten nahi dugu, macacoren abestiak dioen bezala "Denok gara desberdinak,...
2. LH | Energia
Atzo 2. LHko ikasleak energiari buruzko tailer batean egon ziren. Tailerraren helburua zen energia hobeto ezagutzea eta batez ere kudeaketa on baten garrantzia azpimarratzea, gure munduak horren falta handia dauka eta.
1. LH | Abentura berria Barrian !
Asteazkenetik ostiralera 1. LHko ikasleak Barrian egon dira haien irakasleekin. Umeentzako abentura berria izan da hau, etxetik kanpo egoten ziren lehen aldia izan da eta. Primeran pasatu dute eta ziur errepikatuko dutela!
2. LH | Barriara goaz
Gaur bueltatzen dira 2. Lehen Herzkuntzako ikasleak Barriako aterpean egun batzuk egon eta gero. Gauza berriak modu desberdinean ikasteko parada izan dute eta batez ere irakasle eta lagunekin egun bereziak elkarbanatzeko aukera paregabea. Poz-Pozik datoz bueltan!
AD CALASANZ | Txapeldunak
Areto futboleko infantilen taldeak bere liga irabazi egin du. Beti bezala, emaitzak alde batera utziz, zuen talde lanagatik eta esfortzuagatik zoriondu nahi zaituztegu. Zorionak!!
IKASTETXEEN KOPA| Aurrera neskak!
Badator ikastetxeen arteko kopa eta jada osatu dugu gure ordezkari izango den taldea. Asko animatuko zaituztegu otsailak 23an!
1. ETA 2. EPO | Zinemara goaz
Asteazkenean 1. eta 2. kurtsoko ikasleak "Luke eta Lucy" filma ikustera joan ziren zinemara. Asko gustatu zitzaien!
AD CALASANZ | Txapeldunak !
Areto futboleko jubenilen taldekoek lehen postuan bukatu dute Arabako liga. Beraz, gure eskualdeko ordezkariak izango dira Euskadiko txapelketan. Talde hau zoriondu nahi dugu gure eskolan hain garrantzitsua den talde lanaren eredu direlako. Edozein gauza guztion...
INAUTERIETAKO DESFILEA | Koloreztatu zure bizitza eta hegan egin
Aurten ere, AMPA Calasanzek antolatzen duen inauterietako taldea Gasteizeko desfilean parte hartu du. Partehartzaile marka hautsi den desfile honetan, gure familia eta ikasleak kolore nota jarri dute, gure adierazgarri diren martxa eta alaitasuna mantenduz noski....
INAUTERIAK | Mozorroz beteriko ostirala
Ostiral arratsaldean gure ikastetxea jolasean eta dantzan aritu ziren izaki, animali, pertsonaia eta superheroiaz bete zen. Inauteriak zirela eta, lehen hezkuntzako eta haur hezkuntzako ikasle eta irakasleak hain mozorroak ekarri zituzten eskolara jaialdia ospatzeko....
1DBH | Ataria interpretazio zentrora bisitan
1.DBHko bi klaseak Salburuako urmaeletan dagoen Ataria interpretazio zentroan egon ziren atzo. Honela, zonaldeko landaredia eta animaliak hobeto ezagutzeko parada izan zuten. Hortaz aparte elurra zela eta, panpinen bat ere egin zuten. Ekitaldi polita eta interesgarria...
4. DBH| Lehen Mundu Gerrara bueltan
DBHko ikasleak antzezlan batzuk prestatzen ari dira. Historia eta Geografiako ikasgaian lantzen da unitate didaktiko hau, honela antzerkiaren bitartez Lehen mundu gerrari buruz ikasi dutena artearen bidez adierazten dute ikasleek.
BAKEA | Mezu bat munduari
Atzo ikasle, irakasle eta zenbait familia, Judimendiko parkean elkartu ziren Bakearen aldeko ekitaldia ospatzeko. Klase bakoitzak aukeratu zuen Nobel saridunak saritu genituen eta lau pertsonaien arteko bozkaketaren emaitza eman genuen ere. Baina batez ere, munduari...
AGENDA 21| Kontsumo arduratsu baten alde
Pasatako astean, AG21 proiektuak aurten proposatzen dituen ekitaldien barne, ikaslego eta udal teknikoen arteko foroa ospatu zen. Bertan, DBHko bi zikloetako lau ordezkari parte hartu zuten ikastetxean egindako hausnarketak defendatuz. Foru honen helburu nagusia...
2 URTE | Gure ingurua ezagutzen
Komuneko paperarekin jolasten! Bi urtekoek komuneko paperarekin esperimentatu dute eta primeran pasatu dute. Sormena sustatzeaz gain, ekintza honen bidez umeak haien inguruko eta eguneroko bizitzako elementuekin erlazionatu daitezen nahi dugu. Dibertigarria oso!
ESKI HASTAPENA | Elurraz gozatzen Valdezcaraynen
1.,2. eta 4. DBH eski hastapen jardunaldiak burutu dituzte Valdezcarayko estazioan. Zorionez, eguraldi ezinhobea eta oso elur ona izan genuen egun horietan. Orokorrean ikasleak haien teknika hobetu dute, batzuk benetazko profesionalak dira ... hala ere baten batek...
ATE IREKIAK| Etor zaitez ikastetxea ezagutzera
Urtarrilean ate irekiak antolatuko ditugu ostegunero 16:00tatik 18:00etara, talde txikietan gure instalazioak, hezkuntza proiektua, estilo pedagogikoa eta berrikuntza proiektua erakutsiko dizkizuegu. Jardunaldi hauetan lehen momentu batean gelak ikusiko ditugu eta...
GABONETAKO JAIALDIA | Agur esan genion urteari Olentzerorekin abesten
Abenduaren 22an haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleak 2017ari amaiera eman zioten urtero egiten dugun gabonetako jaialdian. Haien dantzak eta abestietaz aparte, irakasleak ere abesti berezi bat prestatu zuten. Gero Olentzero etorri zen eta gure ikasleak...
FSO | Gau magikoa Printzipalean
Bart gauean gau magikoa bizi izan genuen Printzipalean, Itaka Fundazioak eta ikastetxeak antolatu zuten kontzertuan Film Symphony Orchestraren musikarekin gozatuz. Eskerrak eman nahi dizuegu, bihotz bihotzez, ikuskizun hau posiblea egin duzuen guztioi, lehenik eta...
TAILERRAK FAMILIEKIN | Gurasoak eskulanak erakutsi dizkigute
Aste honetan zehar zenbait guraso hurbildu zaizkigu eskolara bere seme-alabekin eta haien klase kideekin eskulanak egitera. Ekintza hau asko gustatzen zaigu, seme-alaben hezkuntzan, guraso eta irakasleak, talde bat osatzen dugu eta.